Interesgarria "Hego Amerika aldaketaren bidean" hitzaldia.

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie

Pasa den ostiralean, urriaren 15ean, Azpeitiko gaztetxean izan genuen hitzaldia jendetsua ez izan arren, herritarren parte-hartze handia izan zen.

Bertara hurbildu zirenek betiko topikoetatik aparte hainbat bitxikeria entzuteko aukera izan zuten. Kubako txanpona ikusteko aukera izan zen eta bertako indigenen bizitzari buruz hainbat gauza ikasteko aukera ere eduki genuen.

Amaieran, bertako jendea ezagutu eta bizi duten egoeraz jabetzeko Hego Ameriketara bidaiatzeak merezi duela argi utzi ziguten hainbat herritarrek.

Eskerrik asko bertara hurbildu zineten guztiei!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide