Emakumeen bertso saioa bikaina izan zen

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko ots. 21a, 21:02

Aurreko ostiralean, otsailak 18, emakumeen bertso saioa izan zen Azpeitiko Gaztetxean, bilgune feministarekin elkarlanean antolatuta. 150 lagunetik gora gerturatu ziren bertso saioa ikustera.

Emakumeen inguruko gaiak landu ziren gehienbat. Ez zen umorerik falta izan: barbie eta depilazioaren inguruko bertso ironikoak, "neskazaharren" kontuak... Baina bertso serioak entzuteko aukera ere izan zen, adibidez, emakumeen tortura kasuenak, etxeko andreen egoerari buruzkoak...

Hauek izan ziren sei bertsolariak: Eneritz Arzallus, Jone Uria, Onintza Enbeita, Amaia Agirre, Eneritz Artetxe eta Eneritz Eizmendi; gai jartzailea, berriz, Nekane Zinkunegi.

Besterik gabe, eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide