Urtearekin batera Azpeitiko gazteriaren inguruko diagnosia sortzeari ekin genion. Gaur izango da bigarren saioa, eta martxoaren 8a oraintsu pasa dela kontuan hartuta, gizarte osoa pairatzen ari den Sisteman Patriarkalaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango du arratsaldeko zazpietarako Gaztetxera agertzen denak.
Parte hartze irekikoa izango da; hau da, nahi duenak agertu eta hitz egiteko aukera ziango du gaiaren inguruan. Puntu batzuk zehaztu baditugu ere eztabaida bideratzeko, horrek ez du esan nahi bestelako punturik landu ez daitekeenik. Izan ere, Sistema Patriarkalak gai asko ikutzen ditu.
Urtarrilaren amaieran gazte mugimenduko kide ezberdinak bildu eta hausnartzeari ekin genion. Aberasgarria izan zen gazte mota ezberdinak biltzea eta ondorio interesgarriak atera ziren. Etorkizunera begira lanean jarraitzeko proiektua ere sortu zen.
Horrez gain, Azpeitiko Bilgune feministak antolatuta, Laburmetrai eta poesia emanaldia izango dira gauean martxoaren 8aren bueltan, gaueko hamarretan. Ez da hor amaituko, ordea, Bilguneak aste honetarako antolatutakoa, bihar gauean Txox Feminista izango baitugu gaztetxean, erromeria eta guzti.
Beraz zita, gaur martxoak 11, ostirala 19:00etan, eta ondoren 22:00etan, biak Gaztetxean. Eta bihar, martxoak 12, larunbata iluntze aldean berriro gaztetxean.