Preso ohien hitzaldiak interes handia piztu du

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko api. 13a, 13:04

Azken ordukoa: Karteletako akats baten ondorioz, osteguneko bertso trama 21:00etan dela jarri dugu. Baina, goizegi dela nahiko garbi ikus daitekeenez, 22:00etan hasiko da.

Zestoako eta Errezilgo preso ohi bana etorri ziren atzo gaztetxera Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren berri emateko eta, era berean, preso egoteak zer suposatzen duen erakusteko. 30 lagun bildu ginen hizlariek esaten zutena arretaz entzuteko.

Kolektiboak garrantzi ikaragarria izan du euskal preso politikoek, guztiek batera, burruka egiterako orduan. Garaipenak izan dituzte, etengabeko borroka egin ondoren, beti ere. Herrera de la Manchan adibidez, ezarrita zeukaten erregimen militarrari uko egiteko urtebete pasa itxialdian egon ziren. Hau da, beraien ziegan sartuta igaro zituzten ia 400 egun, protesta gisa. Preso asko bistako akatsak izaten hasi ziren, baina, hala ere eutsi egin zioten. Edozein momentutan, preso gutziak batera, ate joka hasten ziren zarata ateratzeko. Funtzionarioak kartzelatik gertu bizi zirenez, guztia entzun behar izaten zuten. Psikologikoki porru eginda gelditzen ari ziren kartzeleroak. Azkenean, beraien helburua lortu zuten. Erregimen militarra kentzea.

Adibide bat baino ez da hori (eta oso azaletikazalduta). Gehiago jakin nahi baldin baduzue, datorren hileko Kontu Leporen zain egon beharko duzue; han zehatzago kontatuko baitizkizuegu hitzaldian jaso genituenak.

Gogoratu gaur Gaztetxearen bilakaeraren inguruko solasaldia izango dugula 19:00ak inguruan; hau da, Korrika herritik pasa eta gero. Ondoren afaria ere izango da. Badakizue, azaldu!!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide