Hileroko batzarra eta fanzine eguna

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko eka. 27a, 20:06

Ekaina bukatzear dago eta laister gara uztailean.

Hilabetea ezin hobeto bukatu dugu, 5. Garagardo festaren arrakasta itzelarekin.
Hiru egunetan, Ostegunetik hasi eta larunbaterarte,  jende asko hurbildu zen gaztetxera, giro bikaina sortuz.

Ostegunean gizon irlandar baten kantuak entzuteko parada izan genuen, kitarra bat eta bere ahotsa lagun zituela bere talentuarekin guztiok harrituta  utzi gintuen, txalo zaparrada artean. Ostiralean, euskal musikaz girotu zen gaztetxea
guztion ezagun diren kantuak izan zirelarik entzungai, zerbeza eta kakahuete artean abesteko; aurreko egunean bezalaxe jende asko izan zen afaltzen eta gerora ere jende ugari animatu zen. Larunbatean, berriz, beste bi egunekin alderatuta jende gehiago hurbildu zen gaztetxera. Futbitoko finalen ostean, talde guztietako jokalariak bertan izan ziren afaltzen eta kaletik abiatu eta gaztetxean bukatu zen erromeriak jende asko animatu zuen bertara.

Emaitzak zein onak diren ikusita, datorren urtean  garagardoak eskaintzen digun festa gaztetxera itzuliko da berriro ere!

Lehenago esan bezala, uztaila ate joka dugu eta berarekin ekimen berriak datoz.
Aste honetan  hilabeteroko lehen ostiraleko gazteon batzarra burutuko da gaztetxean, 19:30tan.
Bertan azken hilabeteotan egin diren diagnosien aurkezpena egingo dugu, gero hauen inguruan ateratako ondorioak
eztabaidatu eta bakoitzak bere iritzia emateko aukera izango duelarik.

Beraz, gonbidauta ao ostirelien 19:30tan gaztetxea,

Honez gain, larunbatean, uztailak 2, FANZINE EGUNA ospatuko da Azpeitian.
Egitaraua honakoa izango da:

16:30-19:00 Azoka alternatiboa gaztetxean
   - 17:00.17:30 'Holidays in Bardulia' 2004-2010 dokumentalaren proiekzioa
   - 17:30. 18:30 KALEKUMEAK DVDaren proiekzioa

19:00etan kontzertuak txarrantxa tabernan (Kalekumeak Remake, In Your Face, Kaos Kooperativ)

22:00etan kontzertuak gaztetxean (Arkada Social, Old Bridge, Cold Revenge, Never Surrender)


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide