Urteurren egun bikaina izan da aurtengoa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko uzt. 23a, 15:07

Pasa den astean sei urte bete zituen Azpeitiko Gaztetxeak. Horren harira, ospakizunak izan genituen  goizean hasi eta gauera arte. Balorazio oso positiboa egin dugu Gaztetxean, jendearen parte hartzea handia izan delako eta bikain paas dugulako ekimenetan.

Herritar piloak ikusi zuten moduan, baltsen erakusketarekin eman genion hasiera ekimenei. Plaza lepo bete zen 11:00etatik aurrera. Baltsak erakusgai zeuden orduan, eta hamaiketakoa ere izan zen azkarren ibili zirenentzat, jenero guztia agortu baitzen. Hogei baltsa jaitsi ziren ibaian behera eta aurrenak Katxitarrak iritsi ziren, nahiz eta saririk eman ez zitzaien; izan ere, orijinalenei ematen zaie arrauna baltsa jaitsieran. Txarrantxakoek eraman zuten arrauna. Hiru epailek erabaki zuten zein izan ziren orijinalenak.

Bazkaltzern 270 bat lagun sartu ziren Gaztetxean. Lepo bete zen, baina jateko nahikoa zegoen. Bideoa ikusi, sariak banatu eta kalejirari ekin genion, ur jolasekin batera. Kalea jendez bete genuen, bazter guztiaetan giro alaia zabalduz.

Gau partean afai merienda egin eta kontzertuak hasi ziren geroago. Giro aparta egon zen, gaztetxean zeuden guztiak dantzan jartzea lortu baitzuten Emon eta Fala non caduka taldeek.

Esan bezala, oso ongi joan zen eguna, eta balorazio oso ona egin dugu asanbladan.





Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide