Joan den asteko ekintzak arras ospetsuak izan ziren.
Lehenik, urte hasierako batzar zabala izan zen ostiral arratsaldean. Batzarrari hasiera emateko azpeitian gaztetxeak izan dituen gorabeheren azalpena entzuteko aukera izan genuen. Bertan, hainbat gazte elkartu ginen gaztetxearen inguruko antolamenduaz hitz egiteko. Talde desberdinetako gazteek beraien lanaren berri eman ziguten eta aurtengo egin beharren inguruan gehiago jakiteko aukera izan genuen. Gainera, jende berria inguratu zen gaztetxera, lan egiteko gogoarekin.
Larunbat gauean bi kontzertu eman zituzten gaztetxean. Reddum taldeak, metallicaren bertsioak jo zituen besteak beste eta segidan, Dark Code taldearen doinu heavyak izan ziren, eta dardarka jarri zuten gaztetxea. Momentu batean, gaztetxea behera zetorrela eta guzti imaginatu genuen. Jende anitz bertaratu zen, giro aparta alajaina.
Badakizue ekintza asko antolatzen dituela gaztetxeak. Beraz, animatu hadi gazte!