Kaixo gazte!
Dakizuen bezala, azken urte hauetan gaztetxeak euskal dantza ikastaroa antolatu du Santo Tomas eguneko kalejiran dantzatu ahal izateko. Aurten ere, urte bukaerara pixkanaka iristen ari garenez, dantza ikastaroarekin hasteko beharra dagoela iruditu zaigu eta datorren asteko asteazkenean, urriaren 26an, ikastarorako ordua eta eguna zehazteko bilera izango da, arratsaldeko 18:00ak aldera, gaztetxean.
Beraz, abenduaren 21ean dantzan aritzeko gogoa baduzu, anima zaitez! Giro euskalduna eta alaiaz gozatu ahal izango duzue!