Asteburuan plan eder bat egiteko asmoarekin mendi ibilaldi bat egitea pentsatu dugu Gaztetxetik. Gure etxetik abiatuta, Martittera joango gara oinez. Bertan Zoro Festak direla aprobetxatuz, bertako herri bazkarian geldituko gara bazkaltzen.
Horretarako 9:30ean gelditu gara Gaztetxe atarian. Karteletan jartzen duen bezala, hamaiketakoa eramatea komenigarria izango da, indarrak berreskuratzeko geldialditxoren bat edo beste egingo dugula aurreikusten baitugu. Oñatzera abiatuta, Samiño aldera joko dugu, eta bere magaletik Martittera iritsiko gara. Ez da oso ibilaldi gogorra izango eta leku ederrak ikusiko ditugu. Ondoren, nahi duenak parranda ederra botatzeko aukera izango du helmugan.
Nahi duen edonork dauka etortzeko aukera, guztiok zaudete gonbidatuta!!!