Santo Tomas eguna euritsua izan bagenuen ere, ez zen umorerik falta izan
gaztetxeko karrora inguratu zirenen artean, berau, eguerdiko hamabiak
inguruan abiatu zen gaztetxetik eta kaleetan zehar giro apartaz
gozatzeko aukera izan genuen. Bertan gazte mordoak hartu zuen parte eta
arin-arin eta fandangorik ez zen falta izan. Gazte hauetako batzuk
gaztetxeko dantza ikastaroan ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten eta
bikain aritu ziren! Euria zela eta, barrutik eta kanpotik busti ginen
kaleak dantzan jarriz!