Angel Figueroa presoa hil da

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko mar. 15a, 15:02



Anjel Figueroa Fernandez euskal preso politikoa 41 urterekin hil da.

Gaixotasun larri eta sendaezina zuen preso algortarra Langraizeko espetxetik atera eta
askatasunik eman gabe, etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan zigorra bete
zezan, espetxealdi arinduan.

1994tik zegoen preso, eta haurtzarotik gaixotasun larria izan arren, espetxeak eta
espetxeko baldintzek gaixotasuna areagotzea ekarri zioten. Hainbat espetxetan egon zen
sakabanaketaren ondorioz: Alcala-Meco, Dueñas eta Kordoba, tartean. 1997an bere senideek
istripua izan zuten Aranda de Dueron (Burgos, Espainia) Alcala-Mecora bisitan zihoazela
eta Antonia Fernandez amona hil zen. 2005ean bere senideek beste istripu bat izan zuten
Kordobara bidean. 2007an gose eta egarri greba egin zuen Figueroak espetxean bizi zuen
egoera salatzeko.

Une gogor hauetan, gure samin eta berotasun sentituenak adierazi nahi dizkiegu Anjelen
senide eta lagunei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide