Aurreko astean telefono dei bat jaso nuen Uztarria aldizkaritik eta blog bat irekitzeko proposamena egin zidaten. Ikusten ari zarete zein izan zen nire erantzuna. Egia esan, bitan pentsatu gabe eman nion baiezkoa, blog kontu honekin piskat ohituta bainago.
Lehendik ere badut beste blog bat, independenteagoa, hau da, blog pertsonalago bat, baina Uztarria-ko blog honetan eduki desberdinak nahi ditut ezarri, guztioi interesgarri izan dezaken zerbait.
Ez dakit zenbat egunetik behin idatziko dudan edo nola moldatuko naizen, hori pentsatzen dut denborak esango didala. Nire nahia guztiontzako blog bat izatea da, bakoitzak bere iritzi edo kritikak aske adierazi ditzaken leku bat, denok parte hartu dezakegun txoko bat, beti ere errespetua edukiz elkarrengan.
Uztarria-ren eta nola ez, zuen baimenarekin salbuespen txiki bat eginez, lehen blog hau pertsona berezi bati eskaini nahi nioke gaurkoan.
Mundu honetan berak eman zidan bizia, lehenengo eguneko bizitik orain arteko unerarte beti izan dut ondoan, gora-behera guztiak pausoz pauso jarraituaz eta agortezinezko iturri baten moduan maitasuna emanaz.
Ama batek, bere haurra izaten omen du mundu honetan gehien maite duena, edozertarako prest egonik haur hori zoriontsu izan dadin. Baina jakin amatxo, haur horrek ere ama duela bizitzako zutabe garrantzisuena, bere bihotzeko txokorik goxoenean gordetzen diolarik amarentzat lekua.
Gaur zure urtebetetzeak izanik, aproposa iruditu zait nire Uztarria-ko lehen blog-a zuri eskaintzea, beraz besterik gabe, zorionak amatxo eta muxutxo bat zure haurraren partetik.
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa