Ez duk erreza gaurko idatzia niretzat, horrelako uneetan askotan isiltasunak gehiago balio izaten baidik zenbait hitzek baino. Denaden lagun, bi hitz idatzi nahi dizkiat, hori eskatzen baizidak nire barruak.
Izan diagun harremana eskertu nahiko nike, beti bromaz eta alaitasunez gogoratzen baidizkiat elkarrekin igarotako uneak. Gauz interesgarri ugari ikasi dizkiat hiregandik, eta azken urteko egoera bizirik zer esanik ez, hor geratzen zaiguk hik eskainitako exenplua une zail horien aurrean.
Beti izanaiz abentura zalea, eta atzoko egunez gaitz madarikatu horrek hire bizitzako beste abentura bat hastera bultzatu dik. Seguru nagok jaun eta jabe izango aizela bide horretan, eta oraingoz gure bizitzak aldendu arren, iritsiko zaiguk elkartzeko garaia ere.
Besterik gabe lagun Josu, zorte on eta mila esker nire bizitzan parte hartzeagatik.
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa