Azpeitiko Metal Boskotearen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2008ko abe. 24a, 14:12

Aurten ere, lehengo urtean egin zuten bezala, gabon kanten kontzertua prestatu digute Azpeitiko Metal Boskoteko kideek. Joan den urteko kontzertuaren antzera, ekitaldi hau parrokian izango da bertako jaiotzaren aurrealdean. Eguna abenduaren 27 izango da, larunbata, (arratsaldeko meza ostean) 19:15tan hasiko da ekitaldia gutxi gora behera eta kontzertu aproposa prestatu digutela iruditzen zait.

 

Azpeitiko Metal Boskoteko kideek gonbidapen hau luzatu digu herritarrei:

 

“Azpeitiko Metal Boskoteak, 2008rako prestatu duen Gabon kontzertu hau, duela bost urte hasi genuen lanaren jarraipen bat da. Gure helburua, metal boskoteko musikarentzako egokituta dauden Gabon kanta desberdinak zuenganatzea da. Horretako herrialde desberdinetako kantak biltzen jardun dugu sortu ginenetik. Kanta gehienak ezagunak dira, naiz eta kasu batzuetan izenburuak ez ezer esan (moldatzaileen hizkuntzan ezarri ditugu) eta toki eta garai desberdinetako doinuak bildu ditugu. Kanten azalpen labur bat emango dugu kontzertuan zehar.

 

Kontzertuaz gain, meza garaian (jaun hartzean eta hiletarik ez bada) Olaizola maisuaren Ahurtxoa Sehaskan gabon kanta euskalduna eskainiko dugu.

Ohitura bihurtzera dioan kontzertu hau zuen gustukoa izango delakoan, AZPEITIKO METAL BOSKOTEKO kideen partetik gabon jai zoriontsu eta urte berri on bat opa dizuegu guztiori.”

 

EGITARAUA

SANTA CLAUS MARCH

E. Mack

 

ADESTE FIDELES

John Francis Wade

 

ANGELS WE HAVE HEARD ON HIGH

James Chadwick

 

HAVE YOURSELF A MERRY LITTLE CHRISTMAS

Hugh Martin & Ralph Blane

 

JOY TO THE WORLD

Lowell Mason

 

SILENT NIGHT

Franz Xaver Gruber

 

CAROLS OF BELLS

Herrikoia, mold: Wim Winslett

 

DO YOU HEAR WHAT I HEAR?

Noel Regney & Gloria Shayne

 

WHITE CHRISTMAS

Irving Berlin

 

WE WISH YOU A MERRY CHRISTMAS

Herrikoia, mold: John Rutter

 

JINGLE BELLS

Herrikoia, mold: Jacob Larsen

 

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide