Ez ote gara pasatzen ari?

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2008ko abe. 28a, 01:12

 

Tradizio zaharrenetakoa izango dugu herrian urtero urtarrilak 5ean ospatzen duguna, hau da, Erregeen kabalgata. Haur eta heldu elkartzen gaituen eguna izaten da, eta txikitxoen urduritasuna agerian gelditzen da nabarmenki.

Urte hauetan zehar berritasun ugari izan ditu herrian Erregeen kabalgatak. Garai batean zaldi gainean desfilatzetik, karrosa batzuetara pasa ziren. Jende artean zaldian desfilatzeak arriskua sortzen zuela ta, karrosa ponpox batzuek prestatu zizkieten. Hainbat urte karrosetan desfilatu ostean, berriz ere zaldietara itzultzeko erabakia hartu zuten. Dirudienez, zaldiek beste edertasun bat ematen zioten kabalgatari eta prest zeuden sortu lirazkeen arriskuen kargu egitera.

Orain arteko bi erabaki hauek normaltasun batean sartzen direla uste dut, ulergarrizko arrazoiak baidituzte. Baina azken urte hauetan berrikuntzaren bat egin nahirik, Erregeak herrirantz trenez heltzea erabaki zuten. Jesusen garai haietan pentsatzen jarriaz, zer ikusi ote dute Erregeek tren batekin? Ba gauza ez da hemen gelditzen! Ateak joaz daukagun datorren kabalgatarako, beste berrikuntza “astakeriagoa” jarri baidigute. Datorren asteko kabalgatan ez dira iritsiko trenez erregeak, ez ez, herriko enparantza nagusian lurreratuko dira helikoptero batean, hau arratsaldeko 18:45 aldera izango omen da lur-hartzea, eta ondoren tradizioari eutsiz desfilea egingo dute zaldietan beste urteetan bezala.

Ikusgarria izango dela zalantzarik ez, baina horrenbeste berritu nahirik, ez ote ari gara hautsitzen tradizioaren benetako esan nahia? Ez dakit, baina oraingo erabaki hau gehiegikeria iruditzen zait. Zer diozue zuek?

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide