Gaztetxeak bere egun handia ospatu zuen igaro den larunbat honetan, izan ere, dagoeneko lau urte igaro dira ateak lehenbizikoz zabaldu zituenetik eta, horregatik, ekitaldiz betetako egitarau zabala prestatu zuten Azpeitiko gaztetxeko kideek.
Festa 11.00etan hasi zen, hamaiketakoa egin bapo eta, jarraian, azken urteetan ohitura bihurtu den Urola ibaiko baltsa jaitsiera izan genuen ikusgai. Baltsen irteera Berdura plazan zegoen kokaturik, Damaso Azkue inguruan amaitzeko asmoz, eta guztira hamar edo hamaika talde espero ziren, baina azkenean hamazazpi koadrila agertu ziren, beraz, arrakasta eduki zuen lehiaketa polit honek.
Nahiko lan izan zituzen parte hartzaileek aurrerantza egiteko beraien baltsekin Urola ibaian zehar, nahiko eskasian baizegoen ur aldetik, baina inor ez zen geratu ahaleginik egin gabe eta ikuskizun txalogarria eskaini ziguten. Agian hurrengo urterako zerbait pentsatu beharko da Urola ibaian ur gehiago egon dedin, ez dakit, orduerdi lehenago Nuarbe urtegiko ateak zabaldu edo .beno ez ez, bestela gai dira hauek zumaian agertzeko ta .
Hona hemen atera nituen argazki batzuk.
Badute merituak bai parte hartu zuten guztiak. Kirola gogotik egin ostean, 14.00etan bazkaria zegoen antolatua gaztetxean, eta herriko 100 gazte inguru biltzeko aurreikuspena zuten kideek. Jarraian, ur jolasak eta kalejira egingo zituztelarik.
20.30ean pintxoak eskaini zituzten gaztetxean eta barra librea ere ezarri zen. Azkenik, Añorgako Skakeitan eta Asturiaseko Fala non caduca taldeek kontzertua eman zuten 22.00etatik aurrera.
Azken urteetan partaidetzak gora egin du egun honetan, indarra hartzen ari baida herrian gazteen artean. Poz ematen du tarteka honelako ekitaldiak ikustea herritarren artean, eta ea aurrerantzean ere behar dituzten adinako laguntzak eskainiaz, bide honetatik jarraitzen dugun. Zorionak gaztetxeari eta bertako kide diren guztiei.
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa