Badakit bai lagunok, igandean amaitu ziren festako kontuak aipatzeko berandu samar nabil bloga eguneratzen, baina Azpeitian pasa ditugun egunak igaro eta gero, aurrenik burua altxatu beharra zegoen poliki poliki zorabiorik jasan gabe, eta jarraian jabetu non nengoen kokaturik, etxean edo berdura plazan.
Pauso guzti hauek bete ondoren, betiko martxan hartu dudala dirudi, nahiz eta dezente kostatu arren. Egun gogorrak izan dira garagardoko hauek, pentsatzen dut bai zer ariko zareten pentsatzen (ibiliai berriiz lau egunetan ), baina zer egingo dugu ba!! Aldian behin horrelako astindutxo batzuk eman egin behar zaizkio gorputzari bizirik jarraitzen duen edo jakiteko, bestela eguneroko monotonia egiten baida bizitzaren jabe.
Azpeitian antolatzen zen I. Garagardo Festa zen, eta izugarrizko arrakasta izan du zalantzarik gabe. Lau egunetan zehar jende ugari hurbildu da, adin guztietako pertsonak gazte eta zahar, bertako garagardo eta jakiak dastatzeko asmoz, eta giro bikaina izan dugu festaren azken unerarte. Azpeitiko jendea gustura zen igandean, igaro ziren egun bikainak gogoan hartuaz, hurrengo urtean jarraipena eman beharra zegoela entzuten zitzaion edozeini. Iraurgiko antolatzaileen poztasuna ere nabarmena zen, izan zuten arrakasta ikusirik aurretik zituzten kezka guztiak desagertu bait zitzaizkioben, hori bai, lana gogotik egin ondoren.
Egun polit hauetan, argazki kamera ondoan dudala ibili naiz eta irudi bitxi batzuk lortu ditugu denon artean. Blogean ez dittut ezarriko, bestela luze aterako zaigu gaurko idatzia. Baina argazki guztiak ikusi nahi badituzue bi aukera ezarri dizkizuet, adibidez Facebookean: Hemen, nire helbidea aurkituz gero (Haritz Ibarzabal), argazki guztiak daude ikusgai, Oktoberfest 2009 izenburua duen karpetan.
Bigarren aukera, blogean bertan ezarri dizuet. Ondorengo helbide honetan klikatzen baduzue, diaporama txiki bat ikus-entzuteko moduan izango zarete zuzenean, deskargatu gabe. Helbidean klikatzean orri bat agertuko zaizue erdian botoitxo gorri batekin, klikatu botoiari berriro eta segundu gutxi barru kolore orlegian bihurtuko da, azkenik botoi orlegiari klikatzean, aipaturiko diaporama hasiko da. Beraz zuen esku dago aukeraketa.
Diaporama zuzenean ikusteko helbidea:
http://www.megavideo.com/?v=MS23ZVUG
Baina denbora apur bat baduzue, diaporama ordenagailura deskargatzea gomendatzen dizuet, askoz ere irudi garbiagoak ikusiko baidituzue. Honetarako helbidea ere jarraian duzue (deskargak ez du asko iraungo, txikia baida diaporama).
Diaporama deskargatzeko helbidea:
http://www.megaupload.com/?d=V7LDWNF8
P.D.: Diaporaman edo ikusten duzuen argazkiren bat nahi izanez gero, eskatu lasai eta pasatuko dizuet e-mailaren bidez. Nire e-mail: h.ibarzabal@gmail.com
----------------------------------------------------------------------------------
Egunero idazten dudan nire blog pertsonala irakurri nahi duenak, klikatu ondorengo helbidean: http://ibarzabaltxokoa.wordpress.com/