Zure txanda, Ainitze.

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko eka. 4a, 18:57

2012-06-04  Ainitze-Haritz

Uztarriako aldizkarietan agertzen diren hainbat elkarrizketa egiteko garaian zuk aginduko duzu Ainitze eta hilabete honetako elkarrizketako bat niri tokatu zait, baina blog edo txoko txiki honetaaan, hemen neronek daukat agintaritza, beraz idatzi hau zuri eskania doa.

Zure deia jaso nuenean elkarrizketa proposatuz, neure burua asko konbentzitu gabe eman nizun baiezkoa, ez baiditut honelako gauzak oso gogoko, norberaren bizipen eta sentimenduak publikoki kaleratze horiii mmmm… baina bada batikbat baiezkoa esatera eraman ninduen arrazoi bat. Denok dauzkagu bizitzan zehar hainbat arazo, batzuk ttikiagoak besteak haundiagoak, arinagoak edo sakonagoak… baina azken batean askotan sufrierazten gaituzten arazoak. Uztarrian egin didazun elkarrizketarekin jendeari nahi nioke transmititu, arazoak arazo berdin disfrutatu, gozatu eta zoriontsu izan daitekeela bizi garen mundu honetan, irribarrerik galdu gabe.

Bakoitzak ikasten badugu onartzen daukagun errealitatea, ez begiratzen besteak zer edo nola bizi diren eta geure buruak lortu ditzakeen helburu berriak martxan jartzeko kapaz bagara… sinetsi aurrera irten daitekeela alaitasun punturik galdu gabe. Zoriontasuna ez da aurkitzen den gauza bat, zoriontasuna sortu, eraiki egin behar da eta horretarako erramientak guztiok ditugu. Ikasten baditugu erramientak horiek behar bezala erabiltzen, lehenago edo beranduago edukiko dugu denok nahi dugun “fruitua”.

Hauxen transmititutzeko asmoz esan nizun baiezkoa Ainitze eta seguru nago nire hitzekin egin duzun lan bikainaren ondorioz, lortuko dugula.

Zurekin kafetxo bat hartuaz bildu nintzen egunerarte ia ez ginen elkar ezagutzen eta egia esan oso arratsalde atsegina igaro nuen. Pertsona baten ezaugarriak bat-batean ezagutzeko nahiko trebesia daukat eta berehala ohartu nintzen zu Ainitze oso sentibera zarela, nire istorioa arretaz entzuten zenuen guztia ahal bezain ondoen ulertzeko saiakeran, une guztian duzun irribarre politt hori mantenduz eta zurekin dagoena eroso sentieraziz.

Eskerrik asko eman nahi dizkizut Ainitze. Zorionak eginiko lanagatik eta mesedez ez utzi herritarrei elkarrizketak egiteari, denok baidugu elkarrengandik zer ikasia. Gu sortu gintuenak, bi belarri eta aho bat ezarri zizkigun eta agian badu bere zentzua... baliteke norberak gutxiago hitz egin eta aurrean dugunari gehiagotan entzun behar diogula esan nahi izatea, ezta?

Besterik gabe, agur bero bat eta badakizu non aurkituko nauzun edozer gauzatarako.

 

Nire blog pertsonala: ibarzabaltxokoa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide