Jendeak festarako gogo galanta erakutsi du eduki dugun eguraldi txarra jasan arren. Eurite izugarria izan genuela Sansebastianetan baina… karnabaletan neurriz kanpo egin digu, oraingo honetan hor goiko hori arraiatik pasa zaigu.
Hurrengo festak uztailako Saninaziuek tokatzen dira baina uda izan arren zalantzan jartzen hasia naiz ez ote zaigun antzera portatuko eguraldia. Martxa honetan daukadan argazki kamara saldu eta uretako bat erosi beharko dut, azken aldian izorratuko ote zaidan beldurrez bainabil kalera ateratzen dudan bakoitzean.
Gauzak nola doazen ikusiko dugu, bien bitartean hemen uzten dizkizuet karnabaletan nola ibili garen argazki batzuek.
Azpeitiko sokamutilek harrobia bizi bizirik dutela erakusten digun argazki honekin esaten diogu agur aurtengo karnabalei. Onak izan!!