Boteprontoan

Konpasio faltan

Erabiltzailearen aurpegia Ignacio Arakistain 2026ko apirilaren 3a

(Irudia: RTVE)

Ignacio Arakistainek otsaileko Azpeitia Guka aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Danbor hotsek gure karrikak urtarrilaren hogeiro hartzen dituztenean, lau urtean behin, galako trajea jantzi ohi du Washingtongo Kapitolioaren atari neoklasikoak. Gurean jesuiten kupularik bada, Atlantiko zabalaz beste ere bada esfera erdi itxurako bobedarik. Haren pean egin ohi du zin botere unipertsonalik boteretsuena eskuratzen duen Amerikako Estatu Batuetako kasuko presidenteak. Arbolapean zina gurean; zementupean, amerikarrenean. Haritz berdexka harritzar gris bihurtua.

Hotz bolada latzak jota, iaz tradizioa biziberritzekoa zen Donald Trumpen inbestidura ekitaldia barnealdera mugitu behar izan zuten. Espantsio garai heltzear zenari, txiki gelditu zitzaion urrezko kolumnen batura xume hura. Atrezzo urria, Broadwayko izar ilegorriarentzat. Esan eta egin, ordea. Lehen agintaldian ez bezala, Trumpek gogor ditu ezarri hastapenetik kanpainan erranak. Deportazio andana, arantzelen afera, kanpo- politika zakarra eta inperio zaharren tronpeta algara. Aztoratua guda handiek utzitako taula. Diplomaziaren biguna gogortua, potentzia handien gorrotoa areagotua. Konpasiorik ba ote txiroontzat ilunpe sakonean?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide