Joan den igandean, martxoak 6, Euskal Herriko kluben arteko gomazko pala finalak jokatu ziren Gasteizko Adurtza frontoian. Kadete mutilen mailan, Ikasberri Kirol Elkarteko Oier Alkortak eta Eneko Martija aritu ziren lehian eta 25 eta 14 irabazi zieten Gasteizko Adurtza Jai Alai taldeko ordezkarie.\
\
Alkorta eta Martijak igandean, martxoak 13, izango dute hurrengo hitzordua. Izan ere, Gipuzkoa ordezkatuko dute jubenil mailan, Grauni torneoan. Iruñeko Lopez frontoian jokatuko dute partida, 10:00etan hasita.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide