Ikasberri Kirol Elkarteak egin du urteroko zozketa eta 840 izan da zenbaki saritua. Horrela, zenbaki hori duenak lagunentzat zortzi eguneko egonaldia eskuratuko du pentsio erdian, Tenerifen.
Saridunak apirilaren 18a baino lehen jakinarazi beharko dio kirol elkarteari. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki saritua 9.173 izango da.