Iban Subinas da zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea

Larunbat arratsaldean Preferente Mailako gizonen taldearen partida jokatzen ari zirela zozketa bat egin zuen Ikasberri kirol elkarteak.

Azkoitian kokatuta dagoen Zumardia harategiak bi txuleta eder jarri zituen zozketagai. Zorteduna Iban Subinas izan zen, eta harategiko ordezkari Kepa Urbistondoren eskutik jaso zuen saria.

Hemendik aurrerako neurketetan ere sari ederrez gozatzeko aukera izango da. Beraz, berandu baino lehen egin Ikasberri Zale, eta gozatu aukeraz.

Zorionak Iban!

#AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide