Atzo iragarri genituen aste honetan gure taldeek jokatu behar zituzten partidak, baina atzo Eusko Jaurlaritzak neurri berriak iragarri zituen, eta horren harira Gipuzkoako futbol federazioak datozen bi jardunaldiak atzeratzea erabaki du.
Partidak atzeratzeaz gain, Ikasberri Kirol Elkarteak gure taldeen entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du egoerak hobera egiten duen arte.
Bitarte honetan, animo eta zaindu!