Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Preferenteko mutilek 2-4 galdu zuten UDAren kontra, eta jubenilek ere galdu egin zuten, Zumaiakoren zelaian, 3-0.

Joan den astean aipatu bezala, asteburuarekin hasi dute gure taldeetako batzuk aurtengo liga. Hiru talde dira datozen asteetan partidak jokatzen arituko direnak, baina joan den asteburuan bi talde soilik izan ditugu lehian.

Preferenteko mutilek larunbatean etxean jokatu zuten Aretxabaleta UDAren aurka. Gogotsu ekin zioten Alkortaren mutilek, baina azkenean kanpoko taldea nagusitu zen, 2-4.

Jubenil mutilek, berriz, igandean Zumaian jokatu zuten Zumaiakoren aurka. Horiek ere ez zuten nahi bezalako hasiera ematerik lortu, zumaiarrek irabazi baitzuten, 3-0.

Kadete mutilek datorren asteburuan jokatuko dute beraien lehen partida.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide