Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea 2021eko martxoaren 22a

Asteburu honetan gure taldeek jokatutako partiden emaitzak dituzue irudian.

Preferenteko mutilek Soraluzen jokatu zuten eta etxeko taldea 3 eta 1 nagusitu zitzaion Alkortaren taldeari. Jubenil mutilek Zarautzen aurka ezin izan zuten partida irabazi, 0-4 gailendu ziren zarauztarrak. Kadete mutilek, berriz, Burumendiren kontra jokatu zuten eta 1-9 galdu zuten.

Ez da oso asteburu borobila izan, baina ziur emaitza onak iritsiko direla, animo mutilak! #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide