Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Aste honetan gure taldeek honako emaitza hauek lortu dituzte.

Preferente mutilek laugarren jardunaldian garaipena eskuratu dute, Urki 1 eta 0 menderatu ostean. Ea horrek indarra ematen dien eta hemendik aurrerako partidetan pixkanaka puntuak batzen joaten diren.

Jubenil mutilek, berriz, Oriokoren aurka ez zuten Preferentekoek adina zorte eduki. Oriotarrak gehiago izan ziren, eta 0 eta 2 irabazi zuten.

Kadete mutilen partida azken unean bertan behera gelditu zen COVID-19 kasuengatik. Aurrerago jokatuko dute Urkiren aurka jokatu beharreko partida hori.

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide