Seigarren jardunaldia

Gure mutilek asteburu honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak dituzue jarraian.

Preferenteko mutilek igandean jokatuko dute Aretxabaleta UDAren aurkako partida, Ibarra futbol zelaian,12:00etan. Lehengo astean ez zuten zorte handiegirik izan Legazpin, baina ea aste honetan punturen bat edo beste ekar dezaketen etxera.

Jubenil mutilek, berriz, etxean hartuko dute Zumaiako taldea, larunbatean, 16:00etan; ea zer moduzko partida jokatzen duten eta puntuak batzeko aukerarik izaten duten.

Kadete mutilek ere etxean jokatuko dute neurketa, larunbatean, 10:00etan Bergarako taldearen aurka. Aurreko astean oso partida ona egin zuten, baina azken unean, besteak gehiago izan ziren. Ea aste honetan ez dien ihes egiten garaipenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide