Asteburuko futbol emaitzak

Irudian dituzue asteburu honetan gure taldeek lortu dituzten emaitzak.

Preferenteko mutilek atzo jokatu zuten Aretxabaletan UDAren aurka. Hutsean berdindu zuten partida eta puntu banaketa egon zen bi taldeen artean.

Jubenil mutilek larunbat arratsaldean Zumaiakoren kontra jokatu zuten eta horiek ere berdinketa erdietsi zuten, binakoa. Beraz, talde bakoitzak puntu bat eskuratu zuen.

Kadete mutilek, berriz, ez zuten Bergara A-ren aurka irabaztea lortu. Kanpoko taldea gehiago izan zen eta 1-4 nagusitu zen.

Partidak aurrera doaz eta gero eta gutxiago falta da denboraldi motz hau amaitzeko. Bitartean, gozatu mutilak!

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide