Asteburuko jardunaldiko partiden egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea

Denboraldiaren amaiera gerturatzen ari da eta gure mutilei bi-hiru partida soilik gelditzen zaizkie bukatzeko.

Preferenteko mutilek aste honetan etxetik kanpo jokatuko dute Mondragonen aurka. Ea amaiera honetan bere jokoa erakusteko eta partidaren bat edo beste irabazteko aukera duen Alkortaren taldeak.

Jubenilek derbia izango dute Garmendipen Lagun Onaken aurka. Lehenengo itzulian berdinketarekin amaitu zen partida, eta ea oraingo honetan ere emaitza berdina edo hobea lortzeko moduan diren.

Kadeteek, berriz, azken aurreko partida jokatuko dute Elgoibarko taldearen aurka. Joan den astean berdinketa erdietsi zuten eta ari dira emaitzak iristen, beraz, aste honetan ere ziur lan ona egingo dutela.

#AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide