Asteburuko futbol emaitzak

Asteburu honetan jokatu dituzten partiden emaitzak honako hauek dituzue.

Preferenteko mutilek Mondra taldearen aurka 1-0 galdu zuten; etxeko taldea gehiago izan zen, eta hiru puntuak Arrasaten gelditu ziren. Bestalde, erregional mutilek Garmendipen jokatu zuten partidan, Elgoibarko taldeak erraz irabazi zuen, 2-7 hain justu. Jubenil mutilek, berriz, gutxigatik baina galdu egin zuten 1-2 Orioko taldearen aurka. Azkenik, kadeteei dagokienez, mutilen A taldeak derbia izan zuen Lagun Onaken kontra; baja askorekin iritsi ziren, eta 0-3 galdu zuten partida. B taldeak ere atzo ez zuen zortea aldeko izan, eta Aretxabaleta UDA B taldeak irabazi zuen partida: 2-1.

Datorren astean berriro jokatuko dituzte partidak eta ea zer moduz joaten diren, aupa mutilak! #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide