Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Asteburu honetan ere gure taldeek hainbat partida jokatuko dituzte, eta horietatik hiru Garmendipen izango dira.

Preferenteko mutilek igande arratsaldean jokatuko dute Idiazabalen aurka, 17:30ean, Garmendipen. Aurreko asteko partida ahaztu eta garaipena eskuratzen saiatuko dira, ea oraingo honetan iristen den, aupa mutilak!

Erregional mutilek aste honetan ere etxean jokatuko dute, larunbatean 15:30ean, Eibartarrak taldearen kontra. Ea partida txukuna egiten duten.

Jubenil mutilek aste honetan atsedena dute.

Kadete mutilen A taldeak Amaikak Bat hartuko du larunbat goizean, 10:00etan. Ea lehengo astean jokatu izan ezin zuten jokalariak berreskuratzen dituen, aste honetan partida ona jokatu ahal izateko.

Kadete B taldeak aste honetan ere etxetik kanpo jokatuko du. Bergara A taldea izango du aurkaria larunbat arratsaldean. Aurreko astean egindako partida onari segida emateko asmoz zelairatuko dira.

Infantil mutilek, berriz, lagunarteko partida jokatuko dute larunbatean. Oraindik beraien liga ez da hasi, baina prestaketan sartuta daude eta Zestoaren kontra jokatuko dute larunbat eguerdian, Iraetan.

Talde guztiak martxan ditugu, beraz, animatu partidak ikustera eta gure mutilak animatzera. #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide