Asteburuko futbol emaitzak

Joan den asteburuan ere ez dute atsedenik izan gure taldeek. Ez da oso asteburu oparoa izan gure mutilentzat, baina aurretik partida asko dituzte eta denboraldia luzea da, beraz, animo mutilak!

Preferenteko mutilek Soraluzeren etxean ezin izan zuten irabazi, etxekoak gehiago izan ziren eta 2-0 irabazi zuten.

Erregional mutilek Zumarragan jokatu zuten Urolaren aurka, eta han ere etxekoak nagusitu ziren, 4 eta 1.

Jubenil mutilek Lagun Onaken aurkako derbia izan zuten larunbatean. Partida berezia izan zen, baina ezin izan zuten punturik eskuratu, Lagunekoek 0-3 irabazi zuten.

Kadete mutilen A taldeari azken minutuetan ihes egin zion puntuak. Burumendikoek azken unean sartutako gol bati esker, hiru puntuak Mutrikun gelditu ziren (3-2). Kadete B taldekoek ere ez zuten suertea lagun izan eta Ilintxakoak nagusitu egin ziren, 0-16 emaitzarekin.

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide