Asteburuko futbol emaitzak

Hona hemen joan zen asteburuak utzi dizkigun emaitzak.

Preferentekoek larunbat eguerdian jokatu zuten partida, eta Alkortaren mutilek garaipen ederra eskuratu zuten Antzuolari 3-0 irabazi ondoren. Erregional mutilek, berriz, igande arratsaldean jokatu zuten Arizmendi UDAren aurka. Partida bukatzeko hamar minutu falta zirenean sartu zuten kanpokoek bigarren gola, eta ondorioz, punturik batu gabe gelditu ziren gureak, 1-2 bukatu baitzen partida.

Jubenil mutilek Usurbilen aurka jokatu zuten larunbatean, eta ez zuten garaipena eskuratzerik izan; 3-1 galdu zuten neurketa. Kadete mutilen A taldeak, berriz, Zumaiakoren aurka jokatu zuen Garmendipen, eta 0-1 galdu zuen. B taldekoek Oñatin jokatu zuten Aloña Mendiren kontra, eta 4-0 egin zuten.

Infantilek aste honetan ekin diote lehiari. Urolaren kontra jokatu zuten larunbat goizean, baina Zumarragakoak gehiago izan ziren eta 5 eta 2 irabazi zuten.

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide