Asteburuko emaitzak

Urtarrileko azken asteburuan jokatutako futbol partidetan Ikasberri kirol elkarteko taldeek izan dituzten emaitzak dira honako hauek. 

Preferente mutilek Lagun Onaken aurka jokatu zuten larunbat eguerdian. Aurkariak gehiago izan ziren, eta 6-0 irabazi zuten partida. Azken hiru partidetan lan bikaina egin zuten Alkortaren mutilek, baina Lagun Onakekoak sailkapenaren goi aldean daudela erakutsi zuten. Ea aste honetan berriro lehengora itzuli eta garaipena lortzen duten.

Erregional mutilek atzo arratsaldean jokatu zuten Urolaren aurka, eta etxekoak 2 eta 0 nagusitu ziren. Kopa ilusioz hasi zuten Iñaki eta Daniren mutilek; ea pixkanaka puntuak batzen jarraitzen duten.

Jubenil mutilak ongi ari dira Kopan, eta aste honetan Urolaren aurka bina berdindu dute. Lan txukuna egiten ari zarete; beraz, jarraitu horrela mutilak!

Kadete mutiletan, A taldeak Kopa bikain hasi du, eta partidarik ez dute galdu fase berri honetan. Larunbatean 0-1 irabazi zuten Orioko B taldearen aurka.

Kadete mutilen B taldeak partida galdu bazuen ere, partida ona jokatu zuen eta atsedenaldira markagailuan aurretik zirela iritsi ziren. Pixkanaka-pixkanaka ari dira beraien jokoa erakusten, eta azken partidak markagailu justuarekin amaitu dira. Aupa mutilak!

Infantil mutilak aste honetan berrekin diote ligari. Zestoaren aurkako partidan aurkariak gehiago izan ziren, eta 0-11 irabazi zuten. #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide