Asteburuko partidak

Otsailaren lehen asteburuan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira honako hauek:

Preferente taldeko mutilek larunbat arratsaldean jokatuko dute Garmendipen, Beasainen aurka. Lehengo asteko porrotaren ostean, aurretik zuten dinamikara itzultzeko gogoz aterako dira Alkortarenak zelaira, eta ea hiru puntuak eskuratzen dituzten.

Erregional mutilek etxetik kanpo jokatuko dute aste honetan ere. Igande arratsaldean Aloña Mendiren kontra izango dute neurketa, Oñatin.

Jubenil mutilak bigarren zati ona egiten ari dira kopan, eta aste honetan Eibartarrak izango dute aurkari, larunbat arratsaldean Unbe zelaian.

Kadete mutilen A taldeak atsedena izango du. B taldekoek, berriz, Elgoibarren aurka jokatuko dute larunbat eguerdian; ea aste honetan irabaztea lortzen duten.

Infantil mutilek igande goizean jokatuko dute Asti Txikin, 11:00etan, Zarautz C taldearen aurka.

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide