Teneriferako bidaia zozketatu du Ikasberri Kirol Elkarteak

Teneriferako bidaiaren irabazlea 7169 zenbakia duen txartela izan da.

Azken hilabeteetan gure taldeetako gaztetxoak boletoak saltzen ibili dira eta aste honetan egin da zozketa. 7169 zenbakia duena izan da Tenerifera joateko bidaia irabazi duena, eta txartel sarituaren jabeak hilabeteko epea izango du saria eskuratzeko. Horretarako, boletoetan ageri den telefono zenbakira deitu edo sare sozialen bidez gurekin harremanetan jarri daiteke.

Hilabete bateko epean irabazlea agertzen ez bada, ordezko zenbakia 7656 da. Horrek, berriz, hamabost egun izango ditu harremanetan jartzeko. Beraz, begiratu zuen txartelei eta zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide