Asteburuko futbol partidak

Bi asteko geldialdiaren ostean, aste honetan itzuliko dira berriro futbol partidak. 

Preferente mutilek etxean jokatuko dute, Astigarragaren aurka larunbat arratsaldean. Partida garrantzitsua jokatuko dute kopako sailkapenari begira.
 
Erregional mutilek Aretxabaletan jokatuko dute UDAren kontra igandean.
 
Jubenil mutilek larunbat arratsaldean Mondragon Bren kontra jokatuko dute. Azken jardunaldi honetan erabakiko da kopan aurrera egingo duten edo ez. Animo mutilak!!
 
Kadete mutilen A taldeak Deban jokatuko du igandean Amaikak Baten kontra.
 
Kadete B taldeak, larunbatean jokatuko du denboraldiko azken partida. Aurreko astean lortutako garaipenari jarraipena emateko asmoz zelairatuko dira Aloña Mendiren kontrako partidan.
 
Infantil mutilek Zarautz Cren kontra jokatuko dute larunbat goizean Asti-Txikin.
 
#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide