Asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea

Larunbatean eta igandean gure taldeek jokatutako partidetan lortutako emaitzak dira honako hauek.

Preferenteko mutilek Aretxabaleta UDAren aurka jokatu zuten igande arratsaldean, baina etxekoak nagusitu ziren 2 eta 1.

Erregional mutilek etxean jokatu zuten larunbatean Lazkaoren kontra; 1 eta 3 galdu zuten.

Jubenil mutilen A taldeak Orioko Bren kontra jokatu zuen larunbatean Mendibeltzen, eta etxeko taldeak irabazi zuen 1 eta 0. B taldekoek, berriz, etxean jokatu zuten, eta gol festa ederra izan bazen ere, hiru puntuak Zarautz C taldeak eraman zituen.

Kadete A taldeak Orioko Bren kontra jokatu zuen larunbatean, eta gure mutilek 5 eta 0 irabaztea lortu zuten. B taldekoek Aretxabaleta UDA Cren kontra jokatu zuten, eta gol askoko partida horretan, etxekoak gehiago izan ziren.

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide