Alex Altolagirrek hitzaldia eman zien joan zen ostegunean Ikasberri kirol elkarteko zuzendaritzako kideei eta entrenatzaileei. Solasaldian, elkartean daudenek izan beharko lituzketen balioen inguruan jardun zuen; hots, nabarmendu zuen helburua gazteak haztea, heztea eta haiei gozarazten laguntzea dela. Bestalde, hemendik aurrera nolako entrenatzaile edo erreferente izan nahiko luketen ere hausnartu zuten.
Eskerrik asko beste behin, Xela!