Preferenteko mutilek ezin izan zuten liderraren aurka ezer egin. Beasaingo taldea gehiago izan zen eta 5-1 irabazi zuen.
Erregional mutilek ez zuten oso asteburu ona izan. Texas Lasartearrak taldekoek 1-6 irabazi zuten.
Jubenil mutilen A taldeak 2-0 galdu zuen Zarautz Cren kontra. B taldekoek, berriz, atsedena izan zuten.
Kadete mutilen A taldeak 0-5 galdu zuen Zarautz Dren aurka. B taldekoek Soraluzeren kontra ez zuten irabazterik izan eta etxekoak 6-0 nagusitu ziren.
Infantil mutilek atsedena izan zuten asteburuan.
#AupaIkas