Futbol partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea 2022ko abenduaren 19a

Abenduaren amaierara heltzen ari gara eta gure mutilek asteburuan jokatu dute urteko azken partida.

Preferenteko mutilek amaiera ederra eman diote Bergararen kontra 5 eta 2 irabazi ondoren.
 
Erregional mutilek, Urnietaren kontra 1 eta 4 galdu zuten. 
 
Jubenil mutilen A taldeak atsedena izan zuten eta B taldekoek 1 eta 2 galdu zuten Orioko Bren kontra.
 
Kadete mutilen A taldeak Elgoibar Bren kontra 1 eta 2 galdu zuen. B taldekoek, Urola Cren aurka jokatu zuten eta etxekoak 4-1 nagusitu ziren.
 
Infantil mutilek Anaitasunaren kontrako partidan 3-1 galdu zuten.
 
Gure taldeak entrenatzen jarraituko duten arren, 2023an itzuliko dira berriro ere partidak jokatzera.
 
#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide