Asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea

Asteburuan gure taldeek jokatutako partidetan lortutako emaitzak dira honako hauek.

Preferenteko mutilek Anaitasunaren aurka hiruna berdindu zuten, eta puntu bat eskuratu.

Erregional mutilek garaipen bikaina lortu zuten Intxurreri 5 eta 1 irabazi ondoren.

Jubenil mutilen A taldeak, berriz, 0 eta 4 galdu zuen Lagun Onak Bren aurkako derbian. B taldekoek ere galdu egin zuten Usurbil Aren kontra, 1 eta 7.

Kadete mutilen A taldeak 4 eta 2 irabazi zuen Burumendi Bren kontrako neurketa, eta B taldekoek 8-1 galdu zuten Arrasate Bren kontra.

Infantil mutilek 7 eta 0 galdu zuten Zarautz Aren kontrako partidan.

#AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide