Ikasberriren zozketak badu zenbaki sariduna

9533 da zenbaki saritua, eta zenbaki hori duen txartelaren jabeak Tenerifera bidaia irabaziko du. Hilabeteko epea du irabazleak elkartearekin harremanetan jartzeko.

Ikasberri kirol elkarteak Tenerifera bidaia zozkatu du, eta 9533 izan da zenbaki saritua. Irabazleak hilabeteko epea izango du boletoan ageri den telefono zenbakira deitzeko edo sare sozialen bidez elkartearekin harremanetan jartzeko.

Hilabetean irabazlea agertzen ez bada, ordezko zenbakiaren txanda izango da; 1650 da ordezko zenbakia. Ordezko zenbakiaren jabeak hamabost egun izango ditu elkartearekin harremanetan jartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide