Asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea 2023ko ots. 27a, 21:27

Asteburu honetan gure taldeek jokatutako partidetan lortutako emaitzak.

Preferenteko mutilek azken minutuetan bana berdintzea lortu zuten Josu atezainaren golari esker eta balio handiko puntua eman zion taldeari.

Erregional mutilek etxean 1 eta 4 galdu zuten Gure Txokoaren kontra.

Jubenil mutilen taldeak ere 1 eta 4 galdu zuen Aretxabaleta UDA Cren kontra. B taldekoek, berriz, atsedena izan zuten.

Kadete mutilen A taldeak bana berdindu zuen Burumendi Bren kontra. A taldekoek, berriz, 7 eta 0 galdu zuten Antzuolaren aurka.

Infantil mutilen taldeak 3 eta 0 galdu zuen Elgoibar Gorria Bren kontra. 

#AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide