Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea

Bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan gure taldeek.

Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute larunbat arratsaldean Antzuolaren aurka. Alkortaren mutilek ongi hasi dute denboraldia eta jarraipena eman nahi diete.

Erregional mutilek ere etxean jokatuko dute asteburu honetan Elgoibar Bren kontra igandean 15:30etan.

Jubenil mutilen A taldeak Aretxabaleta Cren kontra jokatuko du larunbatean 17:30etan Ibarra futbol zelaian. B taldekoek, berriz, etxean Urki C hartuko dute larunbatean 17:30etan.

Kadete mutilen A taldeak atsedena izango du aste honetan eta B taldekoek Zumaiakoren aukra jokatuko dute larunbatean 18:15etan.

Infantil mutilek igandean Asti Txikin jokatuko dute Zarautz Bren kontra 11:00etan.

Gerturatu futbol zelaira gure taldeak animatzera. #AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide