Bazkariarekin borobildu du Ikasberrik 2024-2025 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea 2025ko eka. 3a, 17:23

Ikasberrik saritutako jokalariak Sanagustingo agertokian. (Ikasberri)

Elkarteko kideek bazkaria egin zuten zapatuan Sanagustin kulturgunean, eta bazkaldu ostean, taldekako sariak banatu zituzten.

Larunbatean ospatu zuen Ikasberri kirol elkarteak 2024-2025 denboraldiaren bukaera. Bazkari ederra egin zuten elkarteko kideek Sanagustin kulturgunean, eta bazkaldu ondoren, futbol taldekako sari banaketa egin zuten.

Urtero bezala, bi sari banatu ditu Ikasberrik aurtengoan ere; alde batetik, taldeko jokalari eredugarriarena; eta bestetik, lan onena egin duen jokalariarena. Honako hauek izan ziren sariak eskuratu zituzten jokalariak:

Infantil mutilen A taldean:

  • Eredugarriena: Aiert Martija
  • Lan ona: Urko Lizarralde

Infantil mutilen B taldean:

  • Eredugarriena: Ahmed Saleck
  • Lan ona: Unai Martin

Kadete mutilen A taldean:

  • Eredugarriena: Aitor Goenaga
  • Lan ona: Iker Ezama

Kadete mutilen B taldean:

  • Eredugarriena: Mikel Gurrutxaga
  • Lan ona: Auritz Irureta

Kadete mutilen C taldean:

  • Eredugarriena: Alain Cagigal
  • Lan ona: Oihan Davila

Jubenil mutilen A taldean:

  • Eredugarriena: Jokin Aizpurua
  • Lan ona: Ekaitz Olivera

Jubenil mutilen B taldean:

  • Eredugarriena: Hodei Letamendia
  • Lan ona: Joanes Larrañaga

Erregional mutilen taldean:

  • Eredugarriena: Imanol Murillo
  • Lan ona: Eneko Nogales

Preferente mutilen taldean:

  • Eredugarriena: Aimar Otaegi
  • Lan ona: Aitor Egibar

Zorionak aurtengo denboraldian gurekin aritu zareten entrenatzaile eta jokalari guztiei. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide