Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berria txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du Ilunpe Pilota Elkarteak asteburu honetan. Herriarteko txapelketaren egitura beretsua du Berria txapelketak eta azken urteetan indarra hartzen ari da. \
\
Kluben artean jokatzen den txapelketa honetan, kanporaketak jardunaldi bakar batean erabakitzen dira. \
\
Ilunpekoentzat aurtengo edizioan lehen kanporaketa izango den honetan, Txukun Lakua izango dute aurkari. Azpeitian bertan jokatuko da kanporaketa, igandean, 10:30etik aurrera Frontoi Txikian. Gasteiztarrak azkoitiarrei irabaztetik datoz, eta talde polita dutela erakutsi zuten. \
\
Ilunperen partetik, Alberdi eta Unanue arituko dira kadete mailan, Egiguren eta Iriarte jubeniletan, eta Etxaniz eta Murgiondo seniorretan.\
\
Herriartekoaren atarian, pilota giroan murgiltzen hasteko aukera ederra izango da igande goizekoa.\
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide