Iraitz Arsuaga eta Odei Clavijo azpitxapeldun, Nafarroako XXXI. Udaberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko api. 25a, 12:29

Ilunpeko bi pilotariak sari banaketan. (Ilunpe)

Iraitz Arsuagak eta Odei Clavijok alebin mailako finala jokatu zuten, Astigarragako Imanol Ormazabal eta Urko Anzaren kontra, eta azpeitiarrek ezin izan zuten garaipena erdietsi. Iruritan (Nafarroa) jokatu zuten finala zapatuan.

Nafarroako XXXI. Udaberri Txapelketako finalak izan ziren zapatuan Iruritan, eta Ilunpeko ordezkaritza izan zen partidetako batean. Hain zuzen ere, Iraitz Arsuagak eta Odei Clavijok alebin mailako finala jokatu zuten, Astigarragako Imanol Ormazabal eta Urko Anzaren kontra, eta Azpeitiko bikoteak ezin izan zuen garaipena lortu; 18 eta 4 galdu zuen Ilunpeko bikoteak. Horrenbestez, azpitxapeldun izan dira Arsuaga eta Clavijo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide