Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan profesionalen pilota partidak jokatzekoak ziren bihar, larunbata. Beste hainbat pilotarirekin batera, goi mailan dabiltzan herriko hiru pilotariak ziren lehiatzekoak biharko jaialdian: Julen Egiguren eta Jon eta Unai Alberdi, hain zuzen ere.
Dena den, egoerak hala behartuta, jaialdia bertan behera uztea erabaki du Aspe enpresak. Izan ere, Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak igandean Eibarren (Gipuzkoa) jokatu behar zuten partida bertan behera gelditu da, amezketarrak eskuko mina duelako, eta horrek Azpeitiko jaialdiari eragin dio. Hain zuzen ere, Azpeitian jokatzekoak ziren Promozio Mailako Buruz Buruko Txapelketako bi partidak Eibarren jokatuko dituzte igandean.
Azpeitiko jaialdirako sarrerak erosita zituztenei dirua itzuliko die Aspek.